Informazioaren ekonomia

Eskaintza eta eskariaren diagrama, eskariaren gehikuntzaren ondorioak azalduz

Informazioaren ekonomia, informazioa eta sistema informatzaileak nola eragiten dioten ekonomia eta erabaki ekonomikoei aztertzen duen adarra da. Informazioak ezaugarri bereziak ditu. Sortzeko erraza baina sinesteko edo fidatzeko zaila. Hedatzeko erraza, baina kontrolatzeko zaila. Erabaki askotan eragina du. Ezaugarri berezi hauek (beste mota bateko ondasunekin alderatuz) teoria ekonomiko estandar[1] asko nahasten dituzte.

Economic Literature JEL D8 – Información, conocimiento, e incertidumbre. sailkapen kodeen barruan aurkitzen da. Informazioaren ekonomiaren hainbat azpiadar daude.

Informazioa seinale gisa ziurgabetasunaren neurri negatibotzat[2] deskribatu izan da. Informazioaren ekonomiaren lehen ideiak informazio-ondareen ekonomiara loturik zeuden.

Azken hamarkadetan, informazioaren asimetria[3] ikerketan eta bere inplikazioetan aurrerapenak izan dira, merkatuko akatsak ere kontuan hartuz[4].

Informazioaren ekonomia joko-teoriarekin erlazionatuta dago, funtzioaren arabera desberdinduz: informazio perfektuaren[5] jokoak, informazio osoa[6] eta informazio osatugabea[7]. Informazioaren ekonomiaren[8] teoriak frogatzeko hainbat sistema esperimental garatu dira, hala nola mekanismoen diseinua, informazio- trukea sustatzeko eta ongizatea hobetzeko[9].

Hiru areatara bideratzen da:

  1. Informazioaren asimetriaren ikerketa
  2. Informazio-ondare ekonomia.
  3. Informazio eta teknologien ekonomia.

Informazioaren ekonomiarako ekarpenengatik 2001eko Ekonomia Nobel Sariaren saridunak George Akerlof, Michael Spence eta Joseph Stiglitz izan ziren.

  1. Allen, Beth. (1990). «Information as an Economic Commodity» The American Economic Review 80 (2): 268–273. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  2. «Information economics» ipfs.io (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  3. (Ingelesez) «Joseph E Stiglitz 1998 The Private Uses of Public Interests Incentives and» www.coursehero.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  4. Wolff, Jonathan. (2018-04-16). The New Palgrave Dictionary of Economics, 2nd Edition / List of articles Contributor. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  5. (Ingelesez) «Chapter 3 Games with perfect information» Handbook of Game Theory with Economic Applications 1: 41–70. 1992-01-01  doi:10.1016/S1574-0005(05)80006-2. ISSN 1574-0005. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  6. (Ingelesez) Brandenburger, Adam. (2008). «Epistemic Game Theory: Complete Information» The New Palgrave Dictionary of Economics (Palgrave Macmillan, London): 1–13.  doi:10.1057/978-1-349-95121-5_2642-1. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  7. (Ingelesez) The New Palgrave Dictionary of Economics | SpringerLink.  doi:10.1057/978-1-349-95121-5. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  8. Searle, Robert. (2013-01-08). «The Economic Realms: Information Economics» The Economic Realms (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  9. (Turkieraz) «WikiZero - Information economics» www.wikizero.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search